Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko - Slavenka Drakulic (Armiarma-kritika)
Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko / Slavenka Drakulic (Amaia Apalauza Ollo) / Txalaparta, 2021
Gerlaren gizalegea, Irati Majuelo / Berria, 2021-10-24
Slavenka Drakulic idazle esanguratsua da Kroazian zein nazioartean Jugoslaviako gerlari buruzko lan mardulak osatzeagatik, eta, ildo horretan, interesgarria da jakitea Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko Balkanetako gatazka korapilatsua lantzen duten beste bi eleberriren ostean idatzi duela, hor kokatu beharra da. Horietako bat, Han ez banengo bezala, Amaia Apalauzak berak ekarri zuen euskarara (Pasazaite, 2018).
Drakulicek perspektiba konplikatu bati heltzen dio lan honetan; izan ere, gerla-kriminalak hartzen ditu jopuntuan. Hala, Hagako Auzitegian kriminalok epaitzerakoan azaleratutako akusazioak, galdeketak eta lekukotzak ditu oinarri liburuak, idazlea bera entzule gisa egon baitzen han. Baina horien jasotze hutsa baino, izugarrikeriaren aurrean gizakiari pizten zaizkion galderak erantzuteko proposamen bat da liburua, horrelako gertakari mingarri baten ondoren zintzilik geratzen diren arrangurei aterabide bat bilatzeko modu bat. Hala, saiakera honek hiru galdera pisutsu gordetzen ditu bere barnean: nola irits daiteke gizon arrunt bat gerra-krimenak egikaritzera? Nola eraikitzen da auzokoaren aurkako gorrotoa? Eta, azkenik, bere buruari eta herrikideei zuzenduta: zergatik geratu ginen isilik?
Lehen pertsonan bizitako guda da eta halaxe adierazten du idazleak, ondorioz, bizipen eta anekdota pertsonalek garrantzi handia hartzen dute epaiketetan jakinarazi ziren datu, akusazio eta ardurez gain. Erantzunak bilatzerakoan, ongia eta gaizkia bereizten saiatzean, idazlearen moralak paper garrantzitsua hartzen du. Izan ere, Drakulicek argi markatzen du gerrak izan zituen zio eta norabideetatik aldentzen dela. Alabaina, ez da neutrala, akusatuaren arabera, idazlearen ahotsak tonu-aldaketa nabarmenak jasaten baititu; bereziki gogorra da Serbiako lehendakari ohiaren eta haren emaztearen kasuan; erraietatik ateratzen den herra hauteman daiteke lerro artean. Kontrara, hilketak egin bai baina halakorik suertatzerik nahi ez zuen soldaduaren kasuan, kontakizun literario baten itxura hartzen du testuak. Beraz, liburuan zehar, zenbaitetan, galdera sortzen da: zer egin zuen idazleak gerra bitartean? Non kokatu zen? Nondik idazten du? Zerk baldintzatzen ditu bere hausnarketa moralak?
Esango nuke azken kapituluak azaltzen duela idazlearen xedea eta interesgarria litzatekeela irakurraldia handik hastea, gakoa baita saiakera bere osotasunean ulertzeko. Gerlaren deshumanizazioari gizatasunetik begiratzeko hautua egiten du idazleak, eta, beraz, agerikoak dira talkak, baina baita interesgarriak ere: mendialdeko arrantzale xume batek bere eskuz 200 herrikide hiltzen amaitu bazuen, gure gisako jende arrunta izanik, gauza bera egiten buka genezake guk ere? Psikologia indibidual eta kolektibora hurbiltzen da arrazoi bila, eta ariketa zilegia da guztiz. Hala ere, zenbaitetan testuinguru politiko-sozialean gehiago arakatzeko beharra sumatzen da.
Azkenik, bereziki eskertzekoak dira itzultzailearen oharrak, gatazka eta pertsona bakoitza kokatzen laguntzeaz gain, liburua idatzi zenetik gaur arte egondako aldaketak azaltzen baititu, bertsio eguneratuago bat eskainiz.
Ez dut liburu hau irakurri ezta mota honetako beste bat ere. Pertsonalki, mota horietakoak ez baititut gustuko. Holako istorioak irakurtzeko eguneroko albisteak dituzu, oso onak diren erreportaiak edota artikuluak. Nik liburu bat aukeratzen dudanean irakurtzeko beste gai batzuk aurkitzea espero dut.
ErantzunEzabatuUlertzen dut, bai. Eta zer irakurtzen duzu zuk? Gomendiorik eginen diguzu?
EzabatuBa, dramak aparte denetarik irakurtzen dut. Azken bolada honetan, euskarazko ipuin bilduma batzuk ari naiz irakurtzen. Barreak botatzeko oso aproposa den Arantxa Iturberen "Ezer baino lehen" gomendatuko nizueke.
EzabatuEgileak iruzkina kendu du.
EzabatuBat egiten dut Marianekin. Gai hauen inguruko liburuek ez dute nire interesik pizten. Istorio errealen inguruko liburuak gustatzen zaizkit baina gertuagoko gaiak nahiago izaten ditut
EzabatuBa nik eleberri historikoak maite ditut. Asko ikasi izan dut hauen irakurketarekin. Egia da beste irakurketekin tartekatzea beharrezkoa dela, bestela gehiegi baita.
EzabatuLiburua interesgarria izan daiteke. Hala ere, kontuan izan behar dugu, idazleak bere bizipen pertsonalak dituela.
ErantzunEzabatuPolita litzateke liburuak ikuspuntu desberdinak jasotzea.
Hona hemen Amaia Apaulazari egindako ekarrizketa:
ErantzunEzabatuhttp://elearazi.eizie.eus/2013/10/31/itzultzaileak-mintzo-amaia-apalauza/
Amaia Apaulazaren hitzak:
EzabatuBada denetarik; bada jendea zuzenketarik onartzen ez duena. Nire lana ez da esatea “hau gaizki dago” edo “hau horrela idatzi behar duzu”, baizik eta testua hobetzen laguntzea. Nire jarrera beti negoziatzekoa da. Esaldi batek funtzionatzen ez badu, proposatzen dut fraseologia edo dena delakoa aldatzea, baina erabakia idazle bakoitzaren esku dago beti. Nire lana laguntzea da, ez derrigortzea; jakina, gramatika-arauak nahitaez bete behar dira, baina, hortik aurrera, testuaren egileak erabakitzen du non jartzen duen egokitasunaren langa.
Ados zaude Amaia Apalauzak dioenarekin, Bea?
EzabatuZergatik hautatu dituzu Amaia Apaulazaren hitzak? Ze esanahi du zuretzat?
EzabatuLiburu baten itzulpena egitea ez da bakarrik itzulpen huts bat egitea; idazleak esan nahi duena berak ulertzen duen moduan ulertu behar da eta hori ez da lan erraza izan behar. Horregatik dio Amaiak "negoziazio" bat egon behar dela. Ados zaudete horrekin?
EzabatuEz nuen liburua edo obra ezagutzen, ezta itzultzailea ere.
ErantzunEzabatuZaila egin zait artikulua ulertzea eta bizpahiru aldiz irakurri behar izan dut.
Egia esan, ezer gutxi dakit Kroaziako edo gar bateko Jugoslaviaren inguruan
Armiarma.eus webgunean sartu naiz eta kritika interesgarria topatu dut Sally Rooneyren Jende normala eleberriaren inguruan. Irene Aldasoro da itzultzailea eta honako galderak plazaratzen dizkigu: Zer ez da normala izatea? Nork egiten du epaia? Nork erabakitzen?
v Zuen interesekoa bada , hortxe linka: https://kritikak.armiarma.eus/?p=8318
Galdera ona bai... Zer da normala izatea? Zer dago normaltasunetik kanpo? Ez al gara danak ezberdinak? Eta aniztasun hori ez da ba aberats egiten gaituena?
EzabatuUlertu dudan moduan idazlea liburuan hiru galdera zail eta sakon erantzuten saiatzen da eta horien gainean hausnartzen du. Galdera hauek dira: pertsona arrunt batek hil dezake? Nondik sortzen da gorrotoa? Eta zergatik gelditzen gara isilik sarraskien aurrean? Hirurak oso zailak erantzuteko . Hala ere, nirentzat mingarriena hirugarrena izan da. Nik ez dut inoiz guda hurbiletik bizi baina guztiok dakigu munduko gatazkak ugariak direla eta nik ez dut inoiz ezer egin hauen kontra jotzeko. Beraz, ni ere erruduna naiz. Zergatik gelditzen gara isilik? Zergatik daukagu munduko gatazken berri eta gure bizitza erosoekin jarraitzen dugu, begitartea aldatu ere egin gabe.
ErantzunEzabatuHausnarketa ederra planteatu duzuna.
EzabatuZorionez ni ere ez dut guda bat hurbiletik bizi, baina, egunerokotasuneko komunikabideetan oso presente daude, ezer egiten ez dugun arren.
Zert egin dezakegu egoera hoerien aurrean? Egoera horiek salatzearekin nahikoa egiten dugu? Emandako informazioak objetiboak dira? Noren aldeko jarrerak zabaltzen dira dira Israel eta Palestinaren arteko gudetan?
Guztiz ados nago zurekin Nani. Ze ondo bizi garen gure erosostasunean ehhh... en fin!. Laguntzeko modu ugari daudela uste dut halere, nahiz eta gauza txikiekin izan, bakarrik gogoak behar dira.
EzabatuUrteak pasa dira jada Bosnia Herzegovinara bidaiatu nuenetik. Badakit ia 12 urte pasa direla, haurdun nengoen eta. Bizi berri batek betetzen zuen neure gorpuatza han, hilobiz inguratuta. Hori izan zen nire lehenengo sentsazioa, tirokatutako hormen artean paseatuz. Ez da makala Sarajevoko edozein muinora igo eta handik hauteman daitekeena; kanpusantu txuri bukaezinak.
ErantzunEzabatuHandik, goikaldetik, Espainiako gerrate zibilaren inguruan hizketan aritu nintzen bikotekidearekin. Bertan, sarraskiaren aztarna begibistakoa zen, edozein parkean, harresietako zuloetan...baina Espainian? Euskal Herrian? izkutatuta geratu dira arrastoak, ondo lurperatuta alegia. Denborarekin, ezer ez dela gertatu dirudi; izan ere, ez da ahanzterako estrategia txarra, ezta?
Estrategiak-estrategia, nire ustez, gerra bizi ondoren ezingo da ahaztu. Ez bazaitu zipriztindu, zure bizitzarekin aurrera jarraituko duzu ziur aski; ez ordea, pairatu ostean. Guda garaia bizitako familiek, bere genetikan inprimatuko dute beldurraren oroimena eta belaunaldi berriei transmititu. Horrela, agian, ihes egiteko bultzada sentituko dute horren usaina sentitu bezain laster, eta bizi irauteko estrategia berri hori garatuko dute.
Ze interesgarria horrelako gauzak planteatzea!
EzabatuHorren inguruan asko gustatu zait orain dela gutxi ikusitako dokumentala, "El silencio de otros". Ntflix-en ikusteko aukera dago eta frankismoaren osteko "ley del silencio"-ren inguruan jarduten du, eta nola isiltasun horrek ezkutatu duen iraganean gertatutako sarraski.
*Informazioa eta trailer-a:https://thesilenceofothers.com/castellano
*Netflix-eko linkahttps://www.netflix.com/es/title/81086605
Barrenak dantzan jarri dizkit zure testuak, Naia. Hain urrun dagoela dirudi eta, aldiz, hain hurbilekoak dira sentipenak: beldurra, mina, itxaropenari eutsi nahia, aurrera egiten asmatu beharra, ezin ulertuak, isiltasun astun hori...
EzabatuIker, milesker gomendioengatik!
Ez nuen liburu hau ezagutzen ezta idazlea ere. Interesgarria iruditzen zait Balkanetako gatazkak hobeto ulertzeko eta bertako historiaz pixka bat gehiago jakiteko. Izan ere, duela hamar bat urte Kroaziara bidaia bat egin genuen 20 egunez, baina gazteak ginen eta beste interes batzuk genituenez ( leku aproposago batean agian kontatzekoak), ez genuen gehiegi arakatu gai honen inguruan. Bertakoen etxeetan geratzen ginen lo egiten eta oraindik begibistakoa zen nola eta zelako azkartasunarekin berpizten ari zen haien herrialdea. Nabarmentzekoa da kroatarren abegi ona eta izugarri ondo sentiarazi gintuzten.
ErantzunEzabatuBeraz, eskertzekoak dira itzultzailearen oharrak ere, gatazka eta pertsona bakoitza kokatzen laguntzeko, eta baita liburua argitaratu zenetik, herrialdean egondako aldaketen berri izan ahal izateko.
Euskara eta Kroata urruneko hizkuntzak direnez, zaila dirudi itzulpen bat lortzea.
ErantzunEzabatuHori dela eta, zubi hizkuntzak erabili ohi dira.
Zer deritzozue? Galdu daiteke testuaren egokitasuna?
Eta zuek...Liburu bat aukeratzen duzuenean honetaz jabetzen al zarete?
(Ritxar eta Nerea)
Zer dira zubi hizkuntzak?
EzabatuSekula ez liokete euli bati hegalik kenduko liburua irakurri dut? Humm.... Ez, ez dut irakurri.
ErantzunEzabatuEzta liburu hau idatzi duen idazlea ere, ez dut ezagutzen.
Eta Rafael de Garate ezagutzen dut? Ezta ere. Eta Ramon Galarza? Hummmm, bai, bai, hau bai. Ba....pertsona bera da. Nola? Rafael de Garate "Diario de un condenado a muerte"* liburua idatzi zuen eta Ramon Galarza ezizenekin sinatu zuen.
Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko liburua ez dut irakurri baina zer ikusi handia duela Ramon Galarzaren liburuarekin ziur nago.
Ramonek bere liburuan Espainako kartzeletan gerra ondoren gertatzen ziren hainbat testigantza ematen ditu.
Liburu hau irakurri nuen lehen aldian hainbat gauza ez nituen ulertu oso gaztea nintzelako. Libura etxeko apal batean zegoen, amaren liburuen artean. Irakurri ostean bere lekuan utzi nuen. Ama eta aitari galdezka hasi nintzen. Aitak erantzun ere ez, amaren sakelatik berba txikiak hasi ziren irteten. Gutxi baina esangurantzuak. Aitak ordez, tuti ere ez. Amamarengana joan nintzen galdezka. Ene.... damutu nintzen. Aitaren ama eta aitarrengana joan nintzen galdezka, okerrago. Ez alde batekoak ez beste aldekoak ez zuten ezer esatea nahi. Denboraz, gai hau mingarriz bizi zutela konturatu nintzen.
Handik urte batzuetara berriro irakurri nuen. Bigarren irakurketa honetan liburua ulertu nuen. Berriro galderak agertu ziren baina une horretan haietako hainbat erantzuteko gai nintzen.
Galderak egiteko prest?
Diario de un condenado a muerte liburua irakurri!!
*(https://www.iberlibro.com/9788485288069/Diario-Gudari-Condenado-Muerte-Galarza-8485288068/plp)
.- Gerlak gizatasuna deshumanizatu egiten du. Beldurrak, gorrotoak, elkar babesteagatik gure txarrena ateratzen da.
ErantzunEzabatu.- "Giza ehiza" liburua eta filma.
.- Euliak hegoak behar ditu aske izateko.
.- Zer ikasia badugu horrelako gudatatik berriz errepika ez daitezen.
.- Zubiak eraiki konponbideak aurkitzeko bizitza zoragarria delako eta merezi duelako zoriontsua izan.
.- "Ez banengo bezala" hutsa eta balio gabetasunaren balioa.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuGerrak ez ziren egongo gerrak ekartzen denak ezagutko bagina. Hona hemen Iban Gorritik, nire lagun mina, idatzi duen liburua, ikaragarri ona!!
ErantzunEzabatuhttps://www.librerialaesquinadelzorro.com/producto/31-vidas-el-bombardeo-contra-durango/