Zipriztina - Amets Arzallus

ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik.

Lehen ZIPRIZTINA Amets Arzallusek dakar, eskuen inguruan eta eskuekin idazteaz mintzo da. Hemen ikus dezakezue bideoa:



Bideoa ikusi ondoren idatzi iruzkinak blogean eta erantzun ikaskideek idatzitako iruzkinei. Ez badakizu iruzkinean zer idatzi hona inspiraziorako galdera batzuk:

- Zer harreman dago, zure ustez, eskuen eta sormenaren artean? 

- Zure inguruan non ikusten dituzu eskuz idatzitako testuak? 

- Zein izan zen zuk eskuz idatzitako azken testua? Eta lehena?

- Testu bat idatzi behar duzunean zer egiten duzu zuk lehenengo?

- Gertatu al zaizu zuri ere, Ametsi bezala, zuk aspaldi idatzitako testu bat hartu eta harriduraz irakurtzea?

- Zer dakizu eskuz egiten?

- Ezagutzen al duzu eskuei buruzko sormen lanik?

Iruzkinak

  1. Erantzunak
    1. "el que nada teme nada borra " nola esan euskaraz ? etxoin ..

      Ezabatu
    2. ezeren beldurrik ez duenak ez du ezer ezabatzen ?

      Ezabatu
  2. " ... itsasoarena maite dut bihotza ; inozoa , ume handi batena bezain
    lehorrarena , berriz, esku handi horiek ditut gogoko ... " (Kirmen Uribe)

    ErantzunEzabatu
  3. Guk pentsatzen dugu, alde batetik, eskua baliabide bat izan daitekeela sormena burutzeko, baina ez da ezinbestekoa. Hau da, sormena izugarria izan dezakezu eta ez duzu zertan eskuak erabili behar.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Noski baietz! Dohain edo sormenerako abilezia "besamotzik" baduzue zuek?

      Ezabatu
  4. Euskal kultura ; pilotari eskuak , baserritar eskuak , maskurdunak , esku finak tik tak tik tak tik tak idazkarienak , ... denek balio duten esku-ahurrak, haurren eskuak, esku beltzak, esku txuriak, potoloak, izerditsuak, latzak, gure eskoletako ume txikien ipurdiak garbitu eta gau osoan zehar silikonazko guanteekin krematan bustitaeman duten esku leun usain lorezkoak ... bostekoak ematen dituzten eskuak, adostasuna eta akordioa bilatzen duten esku emate irmoak ... eta horrela eskuez idazten ..

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Oso polita! zenbat esku ezberdin eta berinak halere.
      ESKU-RRIK ASKO!

      Ezabatu
    2. Ederra, bai! Unibertso oso bat kabitzen da eskuetan. Hizkuntza oso bat, gutxienez, bai; ezta, Iker?

      Ezabatu
  5. ...eskuen ta sormena artean arkatza dago...punta berdea...trazo fina...

    ErantzunEzabatu
  6. Testu bat idazteko, Ametsek bezala, isiltasuna behar dut; nire munduan sartu eta introspekzioa egin.

    ErantzunEzabatu
  7. Eskuei buruzko abestiak : txikiena , nagiena, luzeena, adierazlea, eta potoloa ... "...honek arraultza ekarri , honek olioa bota , honek gatza ipini , honek pixkat dastatu eta honek dena zurrupatu..."

    ErantzunEzabatu
  8. Aspalditik eskuz ezer gutxi idazten dudala konturatu berri naiz; erosketak egiteko zerrenda, eguneroko agenda, gurutzegramak eta ahaztu behar ez ditudan gauzak pos-it batean. Gainerako guztia, ordenagailuz idazten dut.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. ... batzuetan nik nahiago gauza batzuk ahaztu askeago sentitzeko ...

      Ezabatu
    2. Ni ere gauza berberaz ohartu naiz... Noiz utzi genion eskuz idazteari? Auskalo!

      Ezabatu
    3. Eskuz idaztea, bai polita, bai ederra... baina, nire kasuan, handik hilabete batera, nork ulertu?

      Ezabatu
    4. maskur (callo) gutxiago atzamarretan , agian gehiago beste leku batzuetan , oreka , gauza onak eta txarrak ... balantza , txantxa - balantza

      Ezabatu
    5. Malenkonia dario elkarrizketa honi! Aizue, eta "post-it"-en iraultza abiatzen badugu? Eskuz idaztea berreskuratzeko bizikide, ikaskide, lankide edo ingurukoren bati post-it bat idaztea izan daiteke gure lehen ekintza.

      Ezabatu
  9. Bestetik, eskuz idaztearen garrantzia nabarmendu nahi dugu, ohitura galtzen ari da eta. Gure ikasleek erakargarriagoa ikusten dute ordenagailuz idaztea, ordu asko ematen dituzte mugikorraren aurrean eta , hori dela eta, haien ahaleginak gero eta eskasagoak dira eta haien ortografia eta akats gramatikalak gero eta nabariagoak.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Guztiz ados zurekin. Belaunaldi berriek ikasi beharrean askotan desikasten ari dira teknologi berrien eragina dela eta. Eskoletan ez genuke eskuz idaztearen ohitura galdu behar eta berebiziko garrantzia ematen jarraitu beharko genuke.

      Ezabatu
  10. "txikiena , txikiena non zaude ? hemen nago , hemen nago
    Kaixo laguntxoa , kaixo laguntxoa ... banoa , ni ere
    Nagiena , nagiena non zaude ? hemen nago , hemen nago
    Kaixo laguntxoa, kaixo laguntxoa... banoa, banoa
    Hirugarrena, hirugarrena non zaude ? hemen nago
    Kaixo laguntxoa banoa ...

    ErantzunEzabatu
  11. Nire ustez, Arzallusek dioen moduan, eskuak eta sormenak harreman estua dute.
    Histotorian zehar esku-langileek eta artisauek eskuekin egiten zituzten euren adierazpen artistikoak.

    Gaur egun, ordea, mundu teknologiko eta mekanizatu honetan, eskuz egindako lanak bidean ahaztu zaizkigula uste dut. Nola egiten dira gaur5 egungo altzariak? kotxeak? koadroen kopiak? gutunak edo pozta elektronikoak bidaltzen dira?marraztu egiten dugu edo inprimatu egiten ditugu argazkiak? Nire buruari egiten dizkiot galdera horiek eta bertigoa sentitzen dut egungo egoeraz ohartzean.

    Urteak dira eskuz idatzitako postal edo gutun bat bidaltzen ez dudanetik, idaztearen ekintzaz disfrutatzen ez dudanetik.... Teknologiak aukera asko eskaini dizkigu, argi dago. Informazioa guztion eskura jarri eta hizkuntz-adierazpenak demokratizatu ditu. Hau da, gaur egun, edonork eman dezake bere iritzia twitter moduko aplikazioetan, edota euren hausnarketak publikatu sare sozial ezberdinetan. Baina horrek ere bere arriskuak dituela pentsatzen dut. Eskuz idazteari utzi diogu, kaligrafia alde batera utzi eta mekanografia abileziak gailendu dira.

    Zalantza asko sortu zaizkit horren inguruan baina argi dago, edozein modutan ere, "idaztea" idaztea dela.


    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Nik postalak gogoko ditut eta oraindik ere bidaltzen ditut, pentsa zenbat gustatzen zaidan kontua. Eta ez soilik bidaltzea, postontzian faktura artean postala aurkitzea baino poz handiagorik ez dago!

      Bestalde, gaztetako gutunak etorri zaizkit gogora, horiek bai museorako moduko piezak. Nik karpeta oso bat dut gaztetako gutunez beteta: udalekuetako lagunak (astebete elkarrekin pasa ondotik betirako lagun izango omen zirenak), karta bidezko lagun urrun horiek (gero konturatu nintzen nigandik 60 kilometrora bizi zirela), gelakideen oharrak (egun osoa elkarrekin pasata ere elkarri gutunak bidali behar!)... dena den, aitortu behar dut koktel gisakotzat ditudala: auzo lotsa handia eragiten didate eta, proportzio berberean, nostalgia eta samurtasuna.

      Ezabatu
  12. - Gure ustez, sormena eta eskuen artean lotura garrantzitsua dago, hauek baitira ideiak gorpuzteko tresna. Eskuen bitartez, idei hori egin, desegin, berregin dezakegu eta nahi dugun forma eman ahal diogu.

    - Eskuz idatzitako testuak eskolan gehen bat ikusten ditugu, ikasleek egindako idazlan eta azterketetan. Bestalde, gure seme-alabek egindako testuetan ere ikus ditzakegu. Guk ere eskuz idazten dugu sarritan, eskemak prestatzeko, bileren aktak jasotzeko,...etab

    - Testuaren arabera gauza bat edo beste egiten dugu. Hau da, bilera baten akta jasotzeko ez da aurretik gehiegi pentsatu behar, baina sintesia egitea beharrezkoa da. Eskemak egiteko orduan, aldez aurretik testua ondo irakuri eta ulertu behar da ideia nagusiak ondo antolatu ahal izateko.
    Idazlan bat hasieratik sortzerakoan, berriz, tarte bat hartu behar dugu gaiaren inguruan hausnarketa egiteko. Ideiak argi ditugunean, agian gomendagarriena horien inguruko eskema bat sortzea izango litzateke, baina guk ez dugu hala egiten; zuzenean idazteari ekiten diogu, alegia. Zirriborroa bukatu dugunean, hauxe irakurtzen dugu eta beharrezkoak ikusten ditugun moldaketak egiten ditugu. Amaieran, testua berrirakurtzen dugu.

    - Aspaldi idatzitako testu batekin topo egin dugunean, nahikotxo harritu gaitu ikusteak aurretiko idazkera. Badirudi urteekin estiloa eta mezua aldatzen dihoala.

    - Eskuak erabilita badakit kozinatzen (Naia)
    - Eskulanak egiten trebea naiz (Patri)




    ErantzunEzabatu
  13. Grafologia zientzia omen da. Zientzia honen arabera gure kaligrafiak dio nolakoak garen eta zer sentitzen dugun. Eskuz idazteari utzi badiogu, gure nortasunararen zati bat galdu al dugu?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Oso hausnarketa sakona! Bat egiten dut "nortasunaren zati bat galtzen dugun" ideiarekin.

      Bestalde hau topatu dut Grafologiaren inguruan. Zer iruditzen zaizue?

      -EMAKUEEMN IDAZKERA: Emakumeak garbi, uniforme idazkera bat, askotan zorrotza, zehatza, hurbil zutik letrekin ditu. Emakumeen idazkera da presio ahula lerro txiki bat izan da nagusi. Ia beti biribildu idazkera okertuta atzera.

      -GIZONEZKOEN IDAZKERA. Men datoz carefree nerobkim eta idazkera irregularra, letrak lerroak zabala eta zabala, zaila eta presio indartsu batekin. Gehiago okertu komuna aurrera.

      Ezabatu
    2. Gure ustez, grafologia interpretatzeko tresna da, beraz horrek ez du esan nahi gure nortasunean zerbait galduko zenik. Hala ere, pena bat da horrelako ohitura galtzea eta batez ere, harekin disfrutazea galtzea.

      Ezabatu
  14. Eskuen eta sormenaren arteko erlazioa agerikoa da. Antzinaroan egindako eraikuntzak eskuekin egindakoak hain zuzen ere, adibide aparta dira. Teknologiak aurrera egin ahala eskulanak dakarren lan zama makinen bitartez arindu dugu dena den.
    Esku idazketari dagokionez, murrizketak bizi izan ditu azkenengo hamarkadetan. Ordenagailuek eskeintzen diguten erosotasuna besarkatu dugu eskuko lana "zikinean" egiten ditugun zirriborroetarako utziz.
    Atzo, aspaldiko partez, eskuz idatzi nuen Maialenek eskatuta. Ikastola garaian (urteak pasa dira) eskuz idazten genuen ugari, egunero. Baina egia esan, mekanografia ikasi nuenetik teklatuaren azkartasuna eta aplikazioen zuzentzaile neuronalak maite ditut. Nire akatsak eta kaligrafia txarra ezkutatzen laguntzen bait naute.
    Noizbait gertatu zait nire aspaldiko testu bat irakurtzea eta urteak pasa ahala bizi izandako metamorfosiaz kontziente izatea, beltza zuriaren gainean froga da, memoria aldiz ahula.
    Iruzkina amaitzeko, Ametsen lan poetiko hau oso interesgarria iruditu zaidala adierazi nahi dut. Eskertzekoa da eskuen balioa goraipatzea eta erreflexiorako bidea zabaltzea.

    ErantzunEzabatu
  15. Paper zuria mahai gainean eta arkatza erdian. Erdian? Zertarako? ...
    Alaba hurbiltzen da, eta??? zer egingo du? Zein eskua erabiliko du arkatza hartzeko? Eskuina, ezkerra? auskalo....
    Zain nago, papera begiratu, arkatza ikutu eta niri begira. Zer egingo du? Marrak egingo ditu? ziriborroak? ale!! hasi!! Ai ama, zer eingo dau?Zer sortuko du?

    Lan ikaragarri zaila, buruak eskuari agindua eman eta honek, buruak esaten duena egin. Buffff, ze gatza!!! Esku traketz horiek zer egingo duten?

    Badoa, badoa.... lau marra, pare bat golpe, arkatzen punta apurtu, bazter batean utzi eta beste gauza bat egitera.

    Papera hartu, izena eta data jarri eta karpeta batean gorde nuen.

    Aurreko egunean etxeko ganbaran karpeta berde bat agertu zen.
    Berdea, zein kolore polita, zer egongo da barruan? zabaldu eta.... txatxan!!! Alabaren lehenengo marrazkia-idatzia. A ze nolako emozioa.
    Alaba, alaba, non zaude?? baina inork ez du erantzuten. Nola erantzungo du ba! Igandeko "goiz goizeko" hamabi eta pikuak dira eta hogei urte duen alabak lotan dago.
    Bere txikitako kreazioa hartu eta bazkal orduan plater gainean utziko diot. Ea zein aurpegia jartzen duen...

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ederra, Ion! Zirrara eragin dit zure testuak. Nire lehen testua ekarri dit gogora. Txikitan ahizpa nagusia liburutegira joaten zen etxeko lanak egitera eta ni ere, "handia" izan nahi nuenez, saiatzen nintzen pareko lanak bilatzen. Oraindik ez nekien idazten, beraz liburuak hartu eta etxeko lantzat hartzen nuen liburuetako marrazkiak kopiatzea. Gero, marrazkiak koloreztatzen aritzen nintzen eta bukaeran, asperduraren asperduraz, letrak kopiatzen hasten nintzen marrazkiak balira bezala. Etxekoek idazten ikasi nuela uste zuten, baina niretzat letrak marrazki aspergarriak bertzerik ez ziren. Funtsean, liburuen fotokopiagailu traketsa nintzen ni, baina orain gustura ekarriko nituzke begi parera paper horiek. Gogoa piztu didazu asteburuan ganbarara igo eta nire "karpeta berdea" bilatzeko.

      Ezabatu
  16. ...erreferentea dela eta,
    nik ere, bihar goizean, ez soilik arkatza mahaia gainean,
    baita zorrozkillo ta borragoma ere,
    falta gabe,

    ErantzunEzabatu
  17. Nik mirezten dut eskuak erabiltzen dakiena. Batez ere, gaur egungo umei. ze trebeak diren bai telefonoekin, bai bideojokoekin. Zein hatz-abiadura.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko - Slavenka Drakulic (Armiarma-kritika)

EIZIE - Demagun ehun urte barru