Booktegi - ElkarrizKATEA - Ana Morales eta Iñigo Astizen solasaldia

Booktegi kultur elkartea da, eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea du helburu. Formatu elektronikoak ahalik eta modu eraginkorrenean aprobetxatzen saiatzen gara helburu horren alde. Webgunean (booktegi.eus) gure liburuak dohainik deskarga daitezke, baita gure bideoak ikusi eta audioak entzun ere. Liburuak eta audioak hainbat ataletan antolatuta daude: fikzioa, drama, erreportajea, poesia, kirolak, saiakera, gazte literatura… Bideoetan idazleen elkarrizketak daude ikusgai, baita saio berezien filmazioak ere.

ElkarrizKATEA saioan urtero-urtero literatur solasaldien katea osatzen dugu. A idazleak B idazleari galderak egiten dizkio lehenengo atalean; bigarrenean, B idazleak egiten dizkio galderak D idazleari… Azken atalean, azken egileak lehenengoari –A idazleari– galdetzen dio bere lana, bizitza eta iritzien inguruan. Idazleekin batera, editoreek eta itzultzaileek parte hartzen dute ElkarrizKATEAn. Solasaldi irekiak dira, eta literatura eta liburuak maite dituen edozein ikuslerentzat interesgarriak. ElkarrrizKATEAk literaturaz ikasteko aukera ematen digu, baita idazleen eta beren munduen gaineko informazioa jasotzeko abagunea ere. 

Jarraian, ikusi Ana Moralesek Iñigo Astizi "ElkarrizKATEA" proiektuaren baitan egindako elkarrizketaren lehen zatia (17.minutura arte) eta egin iruzkinak blogean.

Iruzkinak

  1. Hondakindegia ikuskizunaren bideoa:
    https://www.youtube.com/watch?v=4Bn4wLCDygc

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. 35.minutuan Euskadi, Euskal Herria, Pueblo Vasco, Vasque Country, Euskal hiria, Euzkadi.... inguruko hizt-jokoak egiten ditu, oso interesgarria. Zer egon daiteke termino horien gira-bueltan? nazionalista edo kulturala? Euskal "fatxa"-rik badago? zergatik da ezberdina euskadi eta euzkadi s/z aldaketa bakarra bada? zer da Euskal Herria?

      Asko gustatu zait!

      Ezabatu
  2. Beti egin dira ezberdinak diren gauzak baina ondo dago, noizbehinka, holako gauzek ere errekonozimendua izatea

    ErantzunEzabatu
  3. Esaldi honekin geratzen naiz: "mugaz bestaldera mila mundu gehiago daude".

    ErantzunEzabatu
  4. Entzuteko literatura gustuko baduzue hau interesgarria izanen da zuentzat. Ana Moralesek "Xerezaderen artxiboa" jarri zuen martxan Jasone Larrinagarekin batera: https://xerezade.org/

    ErantzunEzabatu
  5. Bai Iñigo Astizek egindakoa, bideoan ikus dezakegun ikuskizunean, desberdina da, eta berak esaten duen bezala, erreakazioak ere oso desberdinak izan daitezke: barre algaratik nazka sakoneraino.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Hori da, atzo honetaz hitz egiten egon ginen HUTSUNEA liburuaz aritu ginenean. Zauden momentu edo euki dituzun esperientzien arabera ze ezberdin irakurri/ulertu ahal duzun gauza berdina!

      Ezabatu
    2. Bai, niri ere hori etorri zait burura, Bea!

      Ezabatu
  6. Egia esateko ez naiz batere poesiazalea, bestelako arlo literarioak gustokoagoak bait ditut. Ez dut Iñigo Astizi ezagutzen, baina elkarrizketa hau ikusi eta gero bere lanaren inguruko aurreideia bat egin dezaket. Giza konportamendua aztertzea ez da lan erraza, horretarako antropologoak daude eta haien lana zientziarekin lotura handiagoa du poesiarekin baino. Iñigok egiten duena, bere hitzetan, esperimentatzea da. Gizartean ezohikoak diren jarrerak aurrera eramaten ditu, erlojuari lotuta bizi den mundu materialista batean jokoz kanpo gelditzean gertatzen denaren inguruan gogoeta egiteko. Dibertigarria izan daiteke, horrelako tipoak interesgarriak iruditzen zaizkit, erreflexiorako bidera bultzatzen bainaute...

    ErantzunEzabatu
  7. esaten du... "ez ulertzeak badu zerbait... badaki ez dela beretzat... baina poza ematen dio, lilura..." oso polita!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. "Ez ulertzeak badauka zer edo zer noblea".

      Ezabatu
    2. Bada klasean egin ohi dugun ariketa erraz eta, nire ustez, polita: ulertzen ez dugun hizkuntzaren batean abesti bat edo pelikula zati bat jarri eta taldeka saiatzen gara asmatzen zeri buruzkoa den, zertaz ari diren. Oso "kaleidoskopikoa" izaten da emaitza, baina konturatzen gara ulermen arrazionalari heldu ezin diogunean beste baliabide batzuk aktibatzen ditugula eta, hortaz, gai garela normalean ikusten edo hautematen ez dugun hori lehen planora ekartzeko. Ahal baduzue, egin.

      Ezabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko - Slavenka Drakulic (Armiarma-kritika)

EIZIE - Demagun ehun urte barru

Zipriztina - Amets Arzallus