Zirriborroak eta gero - Eskailerapeko - Karmele Jaio
Zirriborroak eta gero alternatiben edo utopien etorkizuna irudikatzen duten kontakizun laburren bilduma da. “Eskailerapeko” ipuinean, Karmele Jaio idazlea COVID-19aren pandemian aktibatutako zaintza-sareetatik abiatzen da bere egunerokotasuna auzo-harreman eta zaintzen inguruan oinarritzen duen etorkizuneko eraikin bat irudikatzeko.
Zirriborroak eta gero #3: Eskailerapeko
Karmele Jaiok
zaintzarako auzo-sareak fabulatzen dituMarrazkiak: Raisa Álava
Arabako bilduma #3. 2020ko ekaina
Entzun "Eskailerapeko" kontakizuna egilearen beraren ahotik 10:30 minutura arte (lehen atala). Gero egin iruzkinak blogean. Iruzkinak egiteko laguntzarik behar baduzu ikusi proiektu honi buruz Karmele Jaiori egindako elkarrizketa labur hau eta saiatu galdera horiek berak erantzuten edo/eta berak erantzundakoen gaineko iruzkinak egiten. Hau da:
- Zerbait ikasi al dugu COVID-19arekin?
- "Normaltasunera" bueltatzeari benetan interegarri deritzozu?
- Zaila izan al da ia fikziozkoa dirudien egoera batean murgilduta (hots, pandemian) lanean jarraitzea?
Maolo Erkizia berriemailea.- Indarkeria matxista mundu mailako osasun arazoa da, izurrite baten neurrikoa eta herrialde txiro zein aberatsei eragiten diena. Horixe Nazio Batuek, zehazki, Munduko Osasunerako Erakundeak ondorioztatu duena. Arazoa 81 herrialdetan, zehazten ez dituen 81 herrialdetan, aztertu eta gero.
ErantzunEzabatuMunduko hiru emakumetik bat izan da indarkeria horren biktima, %35. Gehienak, % 30, bikotekidearen biktima.
Ia erdiak osasun arazo larriak izan ditu, ondorioz. Arazoa zabalagoa da emakumeen menpekotasuna sustatzen duten kulturadun herrietan, baina izurrite neurriak ditu herrialde aberatsetan ere. Horrela, gaitzaren prebalentzia %45ekoa da Afrikan, eta %40koa Asia Hego-ekialdean, baina herri aberatsetan ere %32koa, Mendebaldeko Pazifikoan eta Europa Ekialdean baino handiagoa.
Bideoa ikus-entzuteko:
https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=16290618
Harrigarria... %35ak!!
EzabatuBular goxoa, lasaitzen zaituena, etxean bezala egotea sentiarazten zaituena, egokia... aurkitzea ez da lan makala. Honetan erratzea edo hanka sartzea erraza da; eta horretaz jabetzen garenean, beranduegi dela pentsatzeko joera dugu, betiere, konturatzen bagara.
ErantzunEzabatuInoiz ez da beranduegi ezertarako.
EzabatuHobe berandu inoiz ez baino ;)
Ikasitakoa desikasi behar. Norbaitekin bai ala bai egoteko beharra gizarteak sartu digu buruan. Ez dugu beste inoren beharrik, gure burua ezagutu eta bizitzaz gozatu besterik ez.
EzabatuZe poeta BeaTRIZZZ ;)
EzabatuKarmele Jaioren hitzak entzun eta gero, pentsatzen dugu berak bizi duen egoera edonori gertatu ahal zaiona dela. Hala ere, irakasle bezala aukera daukagu gai batzuk gure ikasleekin lantzeko "maitasun erromantiko" kontzeptua bezala, eta horrela, ikuspegi kritikoa eta errespetuzkoa izatea lortuko dugu. Txikitatik, Disney filmen bitartez edota pop abeslariek esaten dutena erlatibizatzen ikasi behar dugu, erreferente berriak topatuz.
ErantzunEzabatuItxaso eta Nerea
Zeinen garrantzitsuak aipatu dituzuen bi gaiak: batetik, "maitasun erromantikoa" deitzen dugun hori klasean (eta etxean, kalean...) lantzea eta, bestetik, erreferenteen beharra. Lehenengoari ez, baina bigarrenari helduko diogu Irale bukatu aurretik!
EzabatuCovid garaia gogorra izan da guztiontzat baina are gehiago etxerik ez duten edota etxea izatea nahiko ez dutenentzat.
ErantzunEzabatuPenagarria izan da pandemian garaian pertsona bat bidean galdu dutenentzat edota galdu nahi izatea nahiko zutenentzat.
Zaila izan da urruti dagoen pertsona bat besarkatu nahi eta ezin izatea, edota nahi izan ez eta besarkatu behar izatea.
Urrun eta gertu; aske eta preso; seguru eta intseguru; bizi ala hil.
Iker.
Entzundako istorioa tristea bezain egiazkoa da, tamalez. Kasu honetan emakumea zoriontsu sentitzen da izurritea banandu eta gero gertatu delako, baina zer gertatuko zen isolamendu osoa bere erasotzailearekin pasatzera behartuta ikusiko balu bere burua? zenbat emakume egon ote dira egoera honetan? zein da benetako pandemia? kovid-a? edo tratu txarrak jasatearen ondorioak?
ErantzunEzabatuErreflexiorako bidea zabaltzen da horrelako bizipen tristea entzunda... zer gertatuko zaio emakume honi isolamendua bukatzean? nola egingo dio aurre etxetik ateratzeko beldurrari?
Nire uste apalean, legea askoz zorrotzagoa izan beharko litzateke emakumeak erasotzen dituztenekin.
Bikain, Mikel! Oso hausnarketa sakona. Gainera, zeharo galdera interesgarriak kateatu dituzu eta maisuki idatzi duzu. Bide batez, ados nago diozunarekin.
Ezabatu"Bakoitzak dagokiona bilatzen du".
ErantzunEzabatuZer deritzozue?
Nik uste dut guztiok ez gaituztela berdin hezten; bestela esanda, gu hezten gaituzte bilatzeko behar bizi hori izan dezagun. Eta zer bilatu? Ahal duguna!
EzabatuBabesten gaituen bularra, denok behar dugula esango nuke. Baina, ondo bilatzen jakin behar da. Batzuetan, izkutatzen da eta imaginatzen ez dugun lekuetan aurkitzen da: lagunen bularran, alabarenean...
ErantzunEzabatuHorixe baietz, Naia, maitasunaren monopoliorik ez!
EzabatuCovidaren ondorioz, bizitzan dauzkagun gauza inportanteak eta txikiak baloratzen ikasi ditugu. Erresilientzia ere garatu dugu, egoera gogorrak bizi eta horietara ohitu gara, memento txarrak pasatu behar digula ikasi dugu, gero onak gehiago disfrutatu ahal izateko. Gertuko leku berriak ezagutzeko grina piztu zaigu, askotan munduko beste aldera joatea ez dela beharrezkoa konturatu gara.
ErantzunEzabatuItxaso eta Nerea